2018(e)ko maiatzaren 31(a), osteguna

UDARAKO IRAKUR GIDAK

Urtero  legez, BEGEL , Gipuzkoako Eskola Liburutegiko blogetik, Udarako irakur gida proposatzen digute. Euskaraz gaztelaniaz eta ingelesez argitaratutako libruak dituzue. Adinaka sailkatuta daude eta denak dira interesgarriak.


















2018(e)ko maiatzaren 9(a), asteazkena

HEZITZAILE ESKOLA: “Elkarrizketarako eta Gatazkak konpontzeko trebetasunak” monografikoa



Errenteriako Udaleko Gazteria azpisailak antolatu duen Hezitzaile Eskola programaren zazpigarren saioa izango da hilaren 19an goizeko 10:00 – 13:00 bitarte Merkatuzarreko balioanitz gelan.
Hain zuzen ere, “Elkarrizketarako eta Gatazkak konpontzeko trebetasunak” lelopean monografikoa izango da GEUZen eskutik.
Aisialdian haur eta nerabeekin lanean diharduten hezitzaileek izena eman dezakete maiatzaren 17a arte hezkuntza@errenteria.eus helbidera idatziz edo 943449606 ala 637589956 telefonoetara deituz.
Informazio gehiago nahi izanez gero gazteria.errenteria.eus web orria kontsulta daiteke.
Saioa euskaraz eta doakoa izango da.

2018(e)ko apirilaren 23(a), astelehena

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Gaur, apirilaren 23; Liburuaren nazioarteko eguna ospatzen da. Egun honekin bat eginez mundu mailan ekintza asko ospatzen dira.
Koldo Mitxelena ikastetxean urtean zehar liburutegira hurbiltzeko aukera guztiak probexten ditugu. Aurreko astean gure ikasletxeko bigarren mailako ikasleek aukera izan zuten.










2018(e)ko apirilaren 20(a), ostirala

ATENAS WORDL BOOK CAPITAL 2018



Urtero,UNESCOren eta munduko hiru  liburu erakunde profesionalek,
munduko liburu hiriburua aukeratzen dute. Aurtengoa Atenas da eta bere agintaldia apirilaren 23an hasiko da.
Bere jardueren kalitateagatik hautatu dute aurten Atenas. Helburua liburuak guztion eskuragarria izatea da, etorkin eta errefuxiatuak barne.
Bide batez, "La Casa de Tomasa"k urtero proposatzen dituen 20 ipuin/liburu onenen zerrenda dakarzuegu, Liburu egunerako opari on bat izan daitekeelakoan.


2018(e)ko apirilaren 13(a), ostirala

ADIMEN EMOZIONALA



Hona Hemen  MARTA MAZA OTERO Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunea 
liburuzainak egindako proposamena


Hilabete honetan irakurzaletasuna eta emozionen arteko lotura haintzat hartuko dugu, literatura bide ezin hobea izan bait daiteke barne-prozesu emozionalak lantzeko. 

Alde batetik adimen emozionalak garrantzitsua da haurren garapen orekatuan. Hau da: norberaren eta besteen emozioak ulertzea, emozioak azaltzen eta bideratzen ikastea, gatazkak era onean konpontzea, besteenganako begirunea eta solidaritatea. 

Bestaldetik, irakurtzeak aukera ematen du norberaren buruarekin gogoeta egiteko, bai eta beste batzuekin batera irakurritakoaren gaineko ideiak, emozioak, iritziak, sentimenduak eta sentsazioak partekatzeko ere. (Eusko Jaurlaritza: Irakurketa lantzeko orientabideak, Lehen Hezkuntza, 2013, pdf. 40.orr.) 

Apirilak 24an, Juan Carlos Alonso psikologoak, ipuin klasikoak eta egungo ipuinak erabilita, haur literaturaren balioari buruzko tailerra eskainiko du agresibitate gaia lantzeko eta indarkeriari literaturak emandako trataeri buruzko hausnarketa egiteko. 

Informazio gehiago:  Donostiako Haur Liburutegi Nagusian, https://www.donostiakultura.eus/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=33&id=69812&Itemid=186&lang=eu 

Honen inguruan hona hemen: 
* “Indarkeria eta haur ipuina” gaiari buruzko Irakurketa gida (2018) 
https://issuu.com/dk_liburutegiak/docs/2018_04_indarkeria_haur_literatura_ 

*  Adimen emozionalari buruz liburu-sorta bat hautatu dugu, hezitzaile eta gurasoentzat: 
. Laborda, Yvonne: Dar voz al niño : ser los padres que nuestros hijos necesitan. Yvonne Laborda, 2017. ISBN 978-84-617-7408-1 
. López González, Luis: Educar la interioridad. Barcelona: Plataforma, 2015. ISBN 978-84-16429-24-0 
. Peñalver, Clara (1983-): Cuentos para educar con inteligencia emocional : los niños de colores. Barcelona : Beascoa, 2015. ISBN 978-84-488-4264-2 
. Educación emocional en el aula : propuestas didácticas para niños de 6 a 12 años / María José Bruj Pereda . Barcelona: Horsori, 2014. ISBN 9788415212232 
. Recursos para educar en emociones : de la teoría a la acción / coord. Remedios González Barrón. Madrid : Pirámide, 2014 . ISBN 978-84-368-3260-0 
.Gutiérrez, Ana: Los niños, el miedo y los cuentos : cómo contar cuentos que curan. Bilbao : Desclée de Brouwer, 2011. ISBN 978-84-330-2512-8 
. Lantieri, Linda : Inteligencia emocional infantil y juvenil : ejercicios para cultivar la fortaleza interior en niños y jóvenes. +2 CDs. Madrid: Aguilar, 2009.ISBN 978-84-03-09998-2 
.Aritzeta, Aitor: Emozioak eta heziketa. Donostia : Erein, D.L. 2008. ISBN 978-84-9746-463-5 
. Ibarrola, Begoña (1954-): Musika, jaio aurretik : emozio-hezkuntza, jaio aurreko etapan. +CD. Bilbo : IKASMINA, 2008. ISBN 978-84-9855-088-7 
 .Ibarrola, Begoña (1954-): Balioa naiz bilduma. 
 .Ibarrola, Begoña (1954-): Sentipuinak bilduma. 
. Vallés Arándiga, Antonio : La inteligencia emocional de los padres y de los hijos. Madrid : Pirámide, 2008. ISBN 978-84-368-2169-7 
 . Ortín, Bernardo: Cuentos que curan : conocernos mejor con el poder terapeútico de los cuentos. Barcelona : Océano, 2005. ISBN 84-7556-225-6 

2018(e)ko apirilaren 9(a), astelehena

EUSKAL LIBURUTEGI DIGITALA

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Vital Fundazioaren Sancho el Sabio Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, etorkizuneko Euskal Liburutegi Nazional Digitalaren oinarriak ezartzeko helburuzBingen Zupiria sailburuak eta Jon Urresti Vital Fundazioaren presidenteak sinatu dute lehendabiziko oinarrizko euskal liburutegi garaikide digitala ezartzea ahalbidetuko duen hitzarmen hori, eta XX. eta XXI. mendeko 3.000 liburu digital inguru izango ditu. Hasierako egitasmo hau izango da etorkizuneko Euskal Liburutegi Nazional Digitala garatzeko oinarria, historian zeharreko hainbat kultura-arlotako euskal egileen lanak bilduko dituen asmo handiagoko egitasmoa.
Gaur, Sancho el Sabio Fundazioaren egoitzan, Vitoria-Gasteizen, sinatu den hitzarmena alderdi biek Euskal Liburutegi Digitalaren sorreran aurrera egiteko duten asmotik dator. Liburutegi horrek digitalizazioaren aldeko apustuan sakonduko du, kasu honetan, euskal argitalpenetarako sarbidea errazteko aukera baita. ‘eLiburutegia’ liburutegi digitalak, Estatuko garrantzitsuenak, gaur egun euskal herritarrei  mundu osoko egileen 16.000 titulu kontsultatzea ahalbidetzen badie (horietako asko Euskadikoak), euskaraz argitaratutako edo hizkuntza horretara itzulitako lanetan ardaztea da Euskal Liburutegi Nazional Digitalaren helburua, baita euskal egileek edo argitaletxeek argitaratutako lan guztietan ere.
“Gaur egun, liburutegi batek ez du zertan gune fisikoa izan, hau da, zenbait zerbitzu digital kontsultatzea ahalbidetzen duen plataforma izan daiteke. Euskal Liburutegi Nazional  Digitalaren ideia kontzeptu horretatik abiatu da, historian zeharreko euskal egileen lana eta pentsaera biltzeko bokazioz. Sancho el Sabio Fundazioarekin egin den akordio horrek ekimen horri garai hurbilenetik, XX. eta XXI. mendeetatik, hasita heltzea ahalbidetzen digu, liburuen edizioaren arloan ardaztuta; hala ere, Euskal Liburutegi Nazionalaren proiektua haratago doa eta ikus-entzunezko, margolaritzako edo musikagintzako ekoizpena ere bildu nahi dugu, eta denboran atzerago joan”, adierazi du Bingen Zupiria sailburuak.
Bere aldetik, Vital Fundazioaren presidentearen hitzetan,  “egungo proiektua da, egungo funtsak dituena eta euskal literatura-lan garaikiderako sarbide askea emateko planteatua. Euskal Liburutegi Nazional Digitala literatura-lan esanguratsuenen edizio digitaletarako sarbidea izango da, eta horien artean, saiakera, haur-literatura, gazte-literatura, komikiak, eta egile garaikideena ere”. “Sancho el Sabio Fundazioarentzat, dokumentu-funtsen digitalizazioan aitzindaria den aldetik, hitzarmen honek beste aurrerapauso bat egitea dakar, egungo literatura ekoizpena sarbide askean hedatzea ahalbidetuko duen urratsa, hain zuen ere, egile, edizio eta hedapen eskubideak errespetatuz. Eskura dauden edukiak handituz eta egungo irakurleen interesetara egokituz”, erantsi du Urrestik.
Joxean Muñoz Kultura sailburuordea, eta Jesús Zubiaga Sancho el Sabio Fundazioaren zuzendaria ere izan dira hitzarmen honen aurkezpenean. Muñozek lankidetza horren garrantzia azpimarratu du, “asmo handikoa eta Euskadirako beharrezkoa” den egitasmoaren sorrerari begira. “Euskadirako Liburutegi Digital egitasmo partekatua bultzatzea da gure helburua, eta kultura arloko funtsezko eragileekin egin nahi dugu, Sancho el Sabio Fundazioarekin, kasurako. Lehendabiziko urrats honek, Liburutegi horren sustapenari begira, egin nahi dugun ibilbidea nolakoa izango den islatzen du”, erantsi du Joxean Muñozek.
Jesús Zubiaga Sancho el Sabio Fundazioaren zuzendariak ildo beretik adierazi duenez, “azken hamabost urte hauetan, Eusko Jaurlaritza eta Sancho el Sabio Fundazioaren arteko harremana etengabea izan da. Fundazioak bateratze lanetan lagundu du eta, legealdiz legealdi, Jaurlaritza buru izan duten batzorde eta kontsultetan. Funts digitalizatuak, Euskal Bibliografia Ondareko 3.000 tituluz Eusko Jaurlaritzan dagoen web bat, Eusko Lege Biltzarreko Liburutegiko funts digitalizatuak edo Liburuklik egitasmoa dira Sancho el Sabio Fundazioak Esko Jaurlaritzak bibliografia-ondarearen hedapenari buruz proposatutako egitasmo guztietan parte hartzeko gogoaren adibideak”.

XXXI. MADALEN SARIAK: lanak aurkezteko epea, irekia

Abian dugu aurtengo Madalen Sariak literatur lehiaketa, Errenterian bizi direnen edo ikasten dutenen artean euskaraz idazteko ohitura sustatzeko asmoz.
Parte hartzeko baldintza bakarra da Errenterian bizitzea edota Errenteriako Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergo edo Lanbide Eskolako ikaslea izatea.
Lanak aurkezteko azken eguna: apirilaren 13a.